Alurr dantza taldeak 'Itsas Lapurrak' ikuskizuna eraman du plazara

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko mai. 9a, 11:21
Alurr dantza taldearen emanaldiaren une bat. (Kulturaz)

Euskaldunek itsasoarekin duten harremana lantzen duen ikuskizuna eskaini zuen Ibarrako (Gipuzkoa) dantza taldeak.

Alurr dantza taldeak Itsas Lapurrak ikuskizuna eskaini zuen igande arratsaldean herriko plazan. Bertaratu ziren herritarrek asko gozatu zuten emanaldiaz. Haatik dantza konpainiako Aiert Beobidek zuzendutako lanak euskaldunek itsasoarekin izan duten harremana du oinarrian.

Ikuskizuneko argazkien bilduma Kulturazen artxibategi digitalean ikus daiteke.