Ene Kantaken 'Emozio festa' ikuskizuna izango da maiatzaren 14an Soreasu antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko api. 27a, 15:54

Nafarrek etxeko txikienak dantzan jarriko dituzte beren ikuskizun berriarekin. Sarrerak jada salgai daude Kulturazen webgunean.

Etxeko txikienen abesti gogokoenak Soreasun zuzenean entzun eta dantzatzeko aukera izango da maiatzaren 14an, Ene Kantak taldearen eskutik. Ekitaldia 17:00etan hasiko da eta sarrerak jada salgai daude kulturaz.eus webgunean. 

Emozio festa ikuskizun berria eskainiko du bikote nafarrak, lagunez inguratuta, Soreasuko oholtzan. Bertan, ikasturteko lehenengo egunak antzeztuko dira. Ikasle berriak, harremanak, aniztasunak nola kudeatu... ikasiko dute protagonistek eta ikusleek, irri eta dantza egiten duten bitartean. 

Ene Kantak 2011n sortu zuten Nerea Urbizuk eta Urko Osozek, haurrentzako ikus-entzunezko material falta zegoela ikusita. Youtubeko kanalak sekulako arrakasta lortu du eta euren kantek milioka ikustaldi dituzte. Bideoez gain, ikuskizunak ere antolatzen dituzte; Soreasun eskainiko duten Emozio festa, adibidez.