'Sorotan Bele gogoan' emanaldia, irudietan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko mar. 21a, 09:43

Igandean, Sorotan Bele gogoan ikuskizuna eskaini zuten Azpeitiko Udal Musika Bandak, Gorka Sarriegik eta Urbil Artolak. Asko gozatu zuten Soreasura bertaratu ziren herritarrek. 

Gorka Sarriegik, Urbil Artolak eta Azpeitiko Udal Musika Bandak Sorotan Bele gogoan emanaldia eskaini zuten igandean Soreasu antzokian. Sorotan Bele gogoan musika ikuskizunak gorazarre egin nahi izan zion 1990eko hamarkadan Euskal Herriak izan zuen folk-pop talde gogoangarriari.

Emanaldiko argazkien bilduma Kulturazen artxibategi digitalean ikus daiteke.