Betto Snayren kontzertua, irudietan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko mar. 20a, 16:53
Betto Snay Sanagustinen, joan den ostiralean. (Kulturaz)

Betto Snay rap kantari angolarrak kontzertua eskaini zuen Sanagustin kulturgunean ostiralean. Arrazakeriaren Aurkako Egunaren harira Elkar-ekinek antolatutako ekitaldia izan zen.

Bettoy Snayk, Bilboko San Frantzisko auzoan bizi den rap kantari angolarrak, kontzertua eskaini zuen ostiralean Sanagustin kulturgunean. Giro ederra sortu zen abeslariaren eta kulturgunean elkartu ziren herritarren artean. Arrazakeriaren Aurkako Egunaren harira Elkar-ekinek antolatutako ekitaldia izan zen ostiralekoa.

Kontzertuko argazkien bilduma Kulturazen artxibategi digitalean ikus daiteke.