Eñaut Zubizarreta 'Trigger'-en masterclassa eta kontzertua, irudietan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko urt. 17a, 16:58

Eñaut Zubizarreta 'Trigger'ek masterclassa eta kontzertua eskaini zituen pasa den larunbatean Dinamoan eta Soreasu antzokian, Juan Antxieta musika eskolak antolatuta. 

Eñaut Zubizarreta Mendietak (1992, Leintz), txeloaren ikasketa klasikoak jaso dituen arren (goi mailako gradua egin zuen Interpretazio klasikoan), orain dela urte batzuk, Trigger bezala, txeloz rocketik eratorritako musikak lantzen hasi zen. Biolontxeloa, musika klasikoari hertsiki lotuta dagoen instrumentua, bestelako esparru batzuetara eramaten du.

Goizean masterclassa eskaini zuen Dinamoa sormen gunean eta iluntzean, berriz, kontzertua Soreasu antzokian. Bertan, bakarka zein taldean aritu zen. Argazki guztiak honako lotura honetan ikus diatezke.