Arkupehotsak egitasmoan parte hartzeko azken egunak dira

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2022ko ira. 12a, 17:28

Ixtear da Arkupehotsak egitasmoaren edizio berriturako izen-ematea. Irekitzear den Dinamoko soinuaren eremuan sormen egonaldia, formakuntza teknikoa, musikari erreferente baten bidelaguntza eta Sanagustinen kontzertua izango dituzte taldeek. Kulturazen webgunean eman daiteke izena.

Esperientzia osoago bat eskaintzeko xedez dator Arkupehotsak berritua. Musika talde hasiberriek plaza batean kontzertu bat emateaz gain, sormen egonaldia eta esperientziak partekatzeko bidelaguna ere izango dute.

Sortzaile berriei jardunerako tresnak eskaintzea, inguruan ditugun sortzaileei balioa eta belaunaldi berriei plaza bat ematea dira proiektuaren xedeak. Kulturazen webgunean daude proiektuaren inguruko xehetasunak eta izen-emate orria.