Viva Belgrado eta Bananas taldeek kontzertu bana eskaini dute Sanagustin kulturgunean

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2022ko ira. 13a, 10:12

Giro ederra izan zen larunbat gauean Sanagustin kulturgunean Viva Belgrado eta Bananas taldeen kontzertuetan. Cordobako taldearen bigarren aldia izan zen kulturgunean.

Larunbatean Viva Belgrado eta Bananas taldeek kontzertuak eskaini zituzten Sanagustin kulturgunean. Hara bertaratu zirenek asko gozatu zuten bi taldeen abestiekin. Viva Belgrado Andaluziako (Espainia) taldeak Bellavista diskoa aurkeztu zuen, eta Bananas Donostiako taldeak, berriz, Garun Ta Eztarri diskoa.

Kontzertuetako argazkien bilduma osoa Kulturazen artxibategi digitalean ikus daiteke.