Intza musikariaren kontzertuaz gozatu dute Sanagustin kulturgunean

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2022ko ira. 6a, 12:37

Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren barruan, emanaldia eskaini zuen igandean oriotarrak. Ilundu aurretik bere lehen laneko abestiak entzun ahal izan zituzten kulturgunera bertaratu zirenek.

Intza musikariak kontzertua eskaini zuen igandean Sanagustin kulturgunean. Giro ederra sortu zuen abeslariak, joan zen azaroan argitaratu zuen Ilundu aurretik bere lehen lana kulturguneko agertoki gainera eramanda. Honako lotura honetan irakur irakur daiteke lan horren harira Iñigo Gaiton kazetariak oriotarrari Urola Kostako Hitza hedabidean egindako elkarrizketa.

Kontzertuko argazkien bilduma osoa Kulturazen artxibategi digitalean ikus daiteke.