'Libre' liburua aurkeztu du Beñat Zubillagak Dinamoan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2022ko uzt. 18a, 12:37

Idazleak lan hori aurkezteaz gain, Dantzan deituriko bere hirugarren lana publiko egin zuen ostiralean. Hainbat lagun izan ziren aurkezpenean.

Beñat Zubillaga idazleak Libre eta Dantzan liburuak aurkeztu zituen ostiralean, Dinamoa sormen gunean. Libre lana aurkeztu behar zuen ostiraleko hitzorduan azpeitiarrak, baina Dantzan bere hirugarren liburuaz ere aritu zen; sorpresaz jaso zuten berria Dinamora joan ziren herritarrek.

Duela bizpahiru urte kaleratu zuen lehen lana, Todo Comienza con un te quiero izenekoa. Bigarrena, Libre, berriz, aurreko urtean kaleratu zuen, eta hirugarrena, Dantzan ostiralean. Honako lotura honetan irakur daiteke Anartz Izagirre kazetariak joan zen irailean Zubillagari Libre lanari buruz egindako elkarrizketa.

Ekitaldiko argazkien bilduma osoa Kulturazen artxibategi digitalean ikus daiteke.