Liburu denda proiektua aurkezteko bilera irekia egingo dute bihar Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2022ko eka. 7a, 10:31

Azpeitian liburu denda irekitzea aztertzen ari da Kulturaz kooperatiba. Proiektua aurkeztu eta jendearen iritzia jasotzeko bilera irekia egingo dute bihar, asteazkena, 19:00etan Sanagustin kulturgunean. 

Urte asko dira herrian liburu dendarik ez dagoela. Hutsune hori betetzeko xedez, Kulturaz kooperatiba liburu denda irekitzea aztertzen ari da. Gaiaren inguruan interesa izan dezaketen herritar guztiak gonbidatuta daude bihar, ekainak 8, 19:00etan Sanagustin kulturgunean egingo den bilera irekira.