'Improvisa una antiga poesía' emanaldia, irudietan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2022ko mai. 23a, 12:14

Sardiniako bertso jarriak eta Euskal Herriko bat-batekoak entzuteko aukera izan zen ostiralean Sanagustin kulturgunean.

Giro ederra izan zen ostiralean Sanagustin kulturgunean. Bertsozale Elkarteak antolatuta, Improvisa una antiga poesía Sardiniako kantu inprobisatuaren emanaldia egin zuten. Remundu Piras poeta eta inprobisatzaile sardiniarraren obran oinarritutako emanaldia izan zen, eta sardinieraz eta euskaraz, bat-bateko bertsoak, Pirasen eta euskal bertsolarien bertso idatziak, kontakizuna, musika eta irudiak uztartu zituzten ordu eta erdiko emanaldian. Besteak beste, Dionigi Bitti eta Giuseppe Porcu cantadori sardiniarrek eta Tenore Murales de Orgosolo taldeak nahiz Alaia Martin eta Julio Soto bertsolariek parte hartu zuten saioan.

Kontzertuko irudiak Kulturazen artxibategi digitalean ikus daitezke.