Zetak taldearen kontzertua, irudietan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2022ko mai. 16a, 10:00

Larunbatean kulturgunera joan zirenek gustura dantzatu zituzten taldearen abestiak, eta giro ezin hobea izan zen han. Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketaren egunari bukaera borobila eman zioten herritarrek.

Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketaren egunari bukaera borobila emateko aukera izan zuten herritarrek Zetak musika taldeak Sanagustin kulturgunean eskaini zuen kontzerturarekin. Larunbatean kulturgunera joan zirenek gustura dantzatu zituzten taldearen abestiak, eta giro ezin hobea izan zen han. Izan ere, ehunka lagun bertaratu ziren Zetak musika taldea entzutera.

Kontzertuko irudiak Kulturazen artxibategi digitalean ikus daitezke.