Urtz talde mitikoaren emanaldia, argazkietan

Erabiltzailearen aurpegia

Giro ezin hobea izan zen emanaldian, Pasaiako taldeak kulturgunera eraman zituzten garai baten bezala jorratzen dituzten pop, rock eta heavy estiloak. Bertaratu zirenek gustura entzun eta dantzatu zituzten doinu ezagunak.

- Kaixo!

- Kaixo!

- Zelan?

- Ondo, ta zu?

- Beno

- Zer ba?

- Begira

- Esan

- Heldu!

- Bihotza da!

- Bihotza da bai!

Bihotzaz gain gorputza eta arima dantzan jarri genituen Urtz taldearen kantu hau eta beste hamaikarekin orain dela hamarkada pare bat. Joan den larunbatean doinu hauek eta beste asko entzun ahal izan zituzten Sanagustin kulturgunera gerturatutako lagunek. Urteak pasa direlako baina dantzarako gogoa ez, gora bihotzak!

Kontzertuko irudiak Kulturazen artxibategi digitalean ikus daitezke.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide