Bulegoren larunbateko kontzertua, irudietan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2022ko mai. 2a, 12:41

Giro ezin hobea izan zen emanaldian, Azkoitiko taldeak kulturgunera eraman zuen pop estiloko musika tarteko. Kulturgunea jendez beteta zela eskaini zuen kontzertua taldeak.

Bulego musika taldeak kontzertua eskaini zuen larunbatean, Sanagustin kulturgunean. Giro ezin hobea izan zen emanaldian, Azkoitiko taldeak kulturgunera eraman zuen pop estiloko musika tarteko. Taldearen kanta entzutetsuenak entzuteko parada izan zuten kontzertura joandako dozenaka herritarrek. Kulturgunea jendez beteta zela eskaini zuen kontzertua taldeak.

Hainbat taldetan –Moonlight eta Passepartout, esaterako– aritutako musikariek sortutako taldea da Bulego, eta 2020an bi EP eta 2021ean disko luze bat kaleratu ditu.

Kontzertuko irudiak Kulturazen artxibategi digitalean ikus daitezke.