'Urtu aurretik' poema liburuaren aurkezpena, irudietan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2022ko api. 22a, 17:27

Urtu aurretik poema liburuan oinarritutako errezitaldia eskaini zuten atzo Xabi Bordak eta Felipe Murillok Dinamoan.

Martxoan aurkeztu zuen Xabi Bordak Urtu aurretik poema liburua, bere hirugarrena. Orain jendaurrean aurkezten hasi da Felipe Murillo musikariaren laguntzarekin. Atzo estreinaldia izan genuen Dinamoan eta Kulturazen artxibategi digitalean ikus daitezke argazkiak.

Datozen egunetan Bilboko Biran, Iruñeko Zaldiko Maldikon eta Zarauzko Garoa liburudendan ere egingo dituzte emanaldiak Bordak eta Murillok.