Liher eta Lamiak taldeen kontzertuak, irudietan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2022ko api. 12a, 13:07

Liher eta Lamiak taldeek kontzertu bana eskaini zuten ostiralean Sanagustin kulturgunean.

Liher eta Lamiak taldeek ostiralean emanaldiak eskaini zituzten Sanagustin kulturgunean. Liher Donostiako taldeak 2021aren amaieran argitaratu zuen Eta hutsa zen helmuga diskoa aurkeztu zuen Azpeitian. Lamiak taldeak, berriz, aurten argitaratu duen Itzalak, argiak diskoko doinuak jo zituen zuzenean. 

Kontzertuetako irudiak Kulturazen artxibategi digitalean ikus daitezke.