Lurdes Isarten 'Nire begiradatik' erakusketa, Sanagustinen ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2022ko urt. 17a, 15:50

Erakusteta azken bost urteotan egindako margolanen hautaketa bat da; hamabi margolan jarri ditu kulturguneko hormetan. Erakusketa urtarrilaren 30era arte egongo da zabalik.

Urtarrilaren 30era arte egongo da ikusgai Lurdes Isarten Nire begiradatik erakusketa Sanagustin kulturgunean. Oleoz eta estilo errealistan egindako hamabi margolan jarri ditu ikusgai margolari azpeitiarrak, oihalean zein egurrean marraztuak.

Erakusteta azken bost urteotan egindako margolanen hautaketa bat da. Gizakiak eta begiradak dira margolanen funtsezko gaiak, noizbehinka paisaiak ere ageri diren arren. Margolanak erosteko aukera ere badago.