Azketa ahots taldearen eta Karnaba Otxotearen kontzertua, irudietan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2021ko aza. 30a, 10:42

Azpeitiko eta Errenteriako taldeek girotu zuten Sanagustin kulturgunea igande eguerdian.

Azpeitiko Azketa ahots taldeak eta Errenteriako Karnaba otxoteak kontzertua eskaini zuten igandean Sanagustin kulturgunean. Kulturgunera bertaratu zirenek gizon ahotsez osatutako doinuez gozatu ahal izan zuten.

Azpeitian 2013an sortutako taldea da Azketa, eta 2019ko maiatzean aurkeztu zuten lehen diskoa, euskal abestiz osatutako lana. Dagoeneko hainbat emanaldi eskaini dituzte Azpeitian nahiz herritik kanpo, hala nola Arantzazun, Idiazabalen eta Legazpin.

Karnaba otxotea, berriz, Errenteriakoa da. 2009an sortu zen taldea, eta 1960ko hamarkadan Errenterian ezagun zen Karnaba izeneko otxotearen titulua jarri zioten taldeari, haien omenez. Orkestrarekin edo a capella abesten dute, eta esperientzia handiko taldea da.

Honako lotura honetan ikus daitezke kontzertuetako irudiak.