Julen eta Deñe abeslarien ahotsek bete dute Sanagustingo arkupea

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2021ko aza. 27a, 10:53
Deñe Garcia-Bravo abeslaria atzoko kontzertuan. (Kulturaz kooperatiba)

Arkupehotsak egitasmoaren barruan eskaini zituzten atzo kontzertuak bi abeslariek.

Bi kontzertuz gozatzeko aukera izan zen atzo, ostirala, Sanagustin kulturgunean. Izan ere, Deñe eta Julen abeslariak izan ziren arkupeko agertokian. Deñe Garcia-Bravo musikari urrestildarrak popa eta musika lasaia eraman zituen kulturgunera, eta Julen eibartarrak, berriz, indie eta pop doinuak. Arkupehotsak egitasmoaren barruan eskaini zituzten emanaldiak bi musikariek.

Honako lotura honetan ikus daitezke igandeko emanaldiko irudiak.