Gero Axular dantza taldeak 'Higa' emanaldia eskaini zuen igandean Soreasun

Erabiltzailearen aurpegia
Soreasu antzokian egin zuten 'Higa' ikuskizuneko irudi bat. (Kulturaz koop.)

Zuzeneko musika eta eszenografia landua uztartu zituen dantza taldeak igandeko ikuskizunean, eta hainbat herritar joan ziren emanaldia ikustera.

Joan den igandean, hilak 21, Gero Axular taldea Soreasu antzokiko oholtzara igo zen Higa ikuskizuna eskaintzera. Euskal historiaren eta kulturaren pasarte bat ardatz hartuta, Higan hiru gai gurutzatzen dira: "emakumeek historikoki jasan duten zapalkuntzarena, euskaldunok geure hizkuntzagatik eta kulturagatik bizi izan ditugun erasoena, eta garai guztietan jarrera aurrerakoia izan duten gizarte taldeek beren eskubideak eta ametsak lortzeko egin behar izan duten borrokarena".

Honako lotura honetan ikus daitezke igandeko emanaldiko irudiak.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide