Lanartearen batzarra egin zuten larunbatean Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2021ko aza. 3a, 11:01

Lanartea euskararen langile profesionalen elkartearen deiari erantzunez, kultur arloko dozenaka profesional izan zen Azpeitian beren lan baldintzen, elkarteak eman dituen urratsen nahiz aurrera begirako erronkez hitz egiteko.

Arkaitz Minerren eta Joseba Tapiaren doinupean, 40 bat kulturgile eta kulturzale hurbildu ziren zapatu goizean Sanagustin kuturgunera, Lanartea euskararen langile profesionalen elkartearen deiari erantzunez. Kultur arloko dozenaka profesional izan zen Azpeitian beren lan baldintzen, elkarteak eman dituen urratsen nahiz aurrera begirako erronkez hitz egiteko.

Bilkuran Lanartearen I. Batzar Nazionalaz geroztik –2019ko maiatzaren 25ean egin zuten– egindakoak azaldu zituzten elkarteko boluntarioek, besteak beste. "Aurretik genekiena berretsi digu pandemiak: euskararen langile profesionalok egoera zital batek gauzka harrapaturik aspaldi”, esan zuen Joseba Tapiak. Egoera horrek, erantsi zuenez, ez du zerikusirik krisi ekonomikoarekin, klima aldaketarekin edo koronabirusarekin. “Ulertzen ez gaituzten legeek, ulertzen ez ditugun araudiek, eta, batez ere, gure batasunik ezak gauzka gauden bezala. Babes gabe sentitzen gara: babes dezagun elkar” adierazi zuten. 

Kronika osoa Lanartearen webgunean irakur daiteke.