39. Euskal Antzerki Topaketak

Antzerki Sormen Laborategian izena emateko epea ireki da

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2021ko urr. 14a, 15:09

Antzerki Sormen Laborategia martxan da berriro Dinamoan, eta irekita dago antzerkiaren bitartez eta gorputz espresioarekin sortu nahi duen edonorentzat. Urriaren 25ean hasiko da ikastaroa, eta 22ra arte eman daiteke izena.

Ekainera bitartean irudi eszenikoak sortzen, desegiten, irakurtzen eta erabiltzen ikasten hasteko parada eskaintzen du laborategiak. Oholtzarekin, gorputzarekin, antzerkiarekin beste harreman modu bat nahi duen edonork dauka lekua laborategian, aurrez inoiz ibili gabea izanda ere.

Honako lotura honetan eskura daiteke laborategiaren inguruko informazio guztia. Urriaren 25ean hasiko da ikastaroa, eta ekainaren 20a bitartean iraungo du. Saioak presentzialak izango dira, arratsaldez; ordutegia oraindik zehazteke dago.

Interesa dutenek jada eman dezakete izena —hemen—, eta urriaren 22a izango da horretarako azken eguna. Prezioari dagokionez, 225 euro ordaindu beharko dituzte.