Ikusgai dago Oskia Karreraren 'Argazkiak Bertsotan' erakusketa Sanagustin kulturgunean

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2021ko urr. 13a, 17:47

Oskia Karrera argazkilari tolosarrak azken mendeetako bertsoen hautaketa bat egin eta argazkiz osatu ditu.

Azaroaren 1a arte ikusgai izango da Oskia Karrera argazkilari tolosarraren Argazkiak Bertsotan erakusketa Sanagustin kulturgunean. Bertsoz eta argazkiz osatutako erakusketa horretan, azken mendeetako bertsoen lagin txiki bat hautatu du Karrerak; hitzetan murgiltzeko, bertso sorta bakoitzak argazki bat dauka ondoan. Bizenta Mogelen, Xalbadorren edo Bilintxen bertsoen ondoan, Amets Arzallusenak, Alaia Martinenak edota Andoni Egañarenak aurki daitezke.