Jotakie taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izan zen zapatuan Sanagustin kulturgunean

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2021ko urr. 13a, 11:40

Sanagustin Kulturguneak 10 Urte Herri Batzordeak Jotakie taldearen kontzertua antolatu zuen joan zen zapaturako. Sanagustin kulturgunean izan zen emanadlia, eta neurri berriek aulkiak gordetzeko baimena eman zutela aprobetxatuta, aforoa handitu eta sarrera gehiago jarri ziren salgai. Aspaldiko partez gozatu ederra hartu zuten bertaratu ziren herritarrek; izan ere, kontzertua zutik ikusteko aukera izan zuten horiek.

Hona hemen kontzertuko irudiak.