Kriston burrundaie dator

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2021ko urr. 7a, 10:10

Gogoz gaude datorren larunbatean Sanagustineko oholtza gainean arituko den Jotakie taldearen doinuak entzuteko. Entzuteko, eta (orain bai) dantzatzeko.

Neurri berriek aulkiak gordetzeko baimena ematen digutela probestuz, aforoa handitu eta sarrera gehiago jarri ditugu salgai. Sanagustin Kulturguneak 10 Urte Herri Batzordeak antolatu du kontzertua.

 

Zapatukoaz gain, beste hainbat kontzertu ditugu programatuta datozen asteetarako: Olatz Salvador, Azpeitiko Musika Banda, Deñe, Chill Mafia, Omago... Kontzertu horietan ere neurri berriak ezarriko dira.