Ikuskizuna eta magia-poteo lehiaketaren erabakia, Txisteratik Egun Magikoaren gala nagusian

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2021ko urr. 4a, 15:59

Adin guztietako herritarrek magiaz gozatzeko aukera izan zuten Soreasu antzokian larunbat arratsean. Sergio Martinez izan da aurtengo bigarren lehiaketaren irabazlea.

Soreasu antzokian 19:00etan hasi zen gala nagusiak borobildu zuen joan den larunbatean Txisteratik Egun Magikoa. Iagomago, Jaime Figueroa, Gisell, Dala Illusions bikotea eta Imanol Ituiño igo ziren agertokira ikusleak txunditzera.

Goizean zehar era guztietako trikimailuez gozatu ahal izan zuten kalean ibili ziren herritarrek magia-poteo lehiaketako parte-hartzaileen eskutik. Hain zuzen ere, Soreasuko gala nagusian jakinarazi zuten lehiaketa horren irabazlea. Sergio Martinez 23 urteko bilbotarrarentzat izan da lehen aldiz egin den lehiaketa horren sari bakarra: datorren urteko Txisteratik Egun Magikoan ariko diren magoetako bat izatea. Arratsaldean, galaren aurretik, Sanagustinpean zein Azoka Plazan eskaini zituzten magia ikuskizunak.

Hona hemen gala nagusiko irudi guztiak.