Braulio eta Hegazkin taldeek kontzertuak eskaini zituzten zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2021ko ira. 27a, 11:32

Arkupehotsak egitasmoaren baitan, Braulio eta Hegazkin taldeak igo ziren Sanagustin kulturguneko oholtza gainera.

Larunbatean Braulio eta Hegazki taldeek kontzertu bana eskaini zuten Sanagustin kulturgunean, Arkupehotsak egitasmoaren barruan. 19:00etan hasita eskaini zituzten emanaldiak bi taldeek.

Hegazkin Alayn Carazo Iturriaga eta Iosu Isaias Villanueva Castro Isuo musikariek osatzen duten taldea da. Sintetizadoreak, gitarra elektrikoak eta ahotsa erabiliz sortzen dute musika. Sei kantako diskoa argitaratu zuten maiatzean, Haize beltzak izenekoa, Mukuru kolektiboaren zigilupean.

Braulio taldea, berriz, Ondarroako eta Eibarko hiru lagunek osatutako musika taldea da: Kepa Arakistain (gitarra eta ahotsa), Alex Ariznabarreta (baxua eta akoruak) eta Ruben Bernedo (Bateria eta koruak).

Hona hemen zapatuko kontzertuetako irudiak.