New Orleanseko kale-doinuak, Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2021ko uzt. 26a, 12:21

Broken Brothers Brass Band talde iruindarraren kontzertua izan zen ostiral iluntzean Sanagustin kulturgunean.

Funk, gospel eta jazz doinuak ekarri zituen Iruñetik Azpeitira Broken Brothers Brass Band taldeak joan den ostiralean. Dozenaka lagun elkartu ziren haizezko instrumentuez osatutako taldearen erritmo dantzagarriak entzutera. New Orlseanseko brass band eta kaleko doinuak ditu oinarrian talde iruindarrak. Kontzertuaren ondoren, haizezko intrumentuak ahoan, plaza nagusia girotzen aritu ziren taldekideak.

Honako lotura honetan ikus daitezke ostiraleko emanaldiko irudi guztiak.