Broken Brothers Brass Banden kontzertua doakoa eta irekia izango da

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2021ko uzt. 21a, 17:06

Sanagustin kulturgunearen 10. urteurrenaren egitarauaren barruan sartu dugu bihar, 20:00etan hasita, Sanagustinen bertan izango den kontzertua.

Bihar, ostirala, Broken Brothers Brass Band taldeak Sanagustinen eskainiko duen kontzertua doakoa eta irekia izango da, edukiera bete arte, Sanagustin kulturgunearen 10. urteurrenaren egitarauaren barruan sartu dugulako.

20:00etan hasiko da Nafarroako musika taldearen emanaldia.