Ameba taldearen kontzertua, irudietan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2021ko uzt. 20a, 11:21

Dinagu Euskal Herriko emakume sortzaileen kolektiboak antolatutako Nomadak gaitun! azokaren barruan eskaini zuen kontzertua Amebak Sanagustin kulturgunean.

Usurbilgo Ameba musika taldeak kontzertua eskaini zuen igandean Sanagustin kulturgunean, Dinagu Euskal Herriko emakume sortzaileen kolektiboak antolatutako Nomadak gaitun! azokaren barruan. Kontzertura bertaratu zirenek rock musika, power-popa eta stonerra entzuteko aukera izan zuten. 

Honako lotura honetan ikus daitezke igande arratsaldeko emanaldiko irudi guztiak.