Artisten argitalpenen trukea eta aurkezpena bultzatzeko topaketa, larunbatean Dinamoan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2021ko mai. 11a, 16:47

Mahai Editoriala izenburupean, egun osoko topaketa egingo dute zapatuan Dinamoa sormen gunean. 10:00etan hasita, hamabost artistak beren argitalpenak aurkeztuko dituzte, eta bi azpeitiar izango dira tartean: Julen Agirre eta Oier Etxeberria.

 

Mahai Editoriala artisten argitalpenen trukea eta aurkezpena bultzatzeko antolaturiko topaketa multzo bat da. Traktora kooperatibak sustatutako ekimena da, eta aurtengoa du lehen edizioa. Topaketa lau espaziotan eta beste hainbeste egunetan egingo da; tartean, zapatuan Dinamoa sormen gunean. 10:00etan hasita, hamabost artistak beren argitalpenak aurkeztuko dituzte Azpeitian, eta bi azpeitiar izango dira tartean: Julen Agirre eta Oier Etxeberria.

 

Aurkezpenak ikusteko ez dago aurrez gonbidapena hartu beharrik. Dena den, streaming bidez ere ikusi ahalko da saioa, -zko argitaletxearen youtube eta instagram kanaletan. Informazio gehiago, honako lotura honetan eskura daiteke.

 

Egitaraua

 

Goizean:

 

10:00. Seeing Bodies (Belen Cerezo)

10:30. Baserri Hedatua. Jardute sinbolikotik artekaritzaren eremura (Onintza Etxebeste)

11:00. Hiria / Etxea /Ez-lekuak (Julen Agirre Egibar)

11:30. (Ei) ei aalto (Sarah Rasines)

12:00. Bake Ituna / Tratado de paz (Filiep Tacp)

12:30. Tronco, Ramas, Delta (Amaia Urra)

13:00. Wiro / Containment (Ibon Aranberri)

13:30. Trasponer (Ion Munduate)

 

Arratsaldean:

 

16:00. Hitza Basa (Xabier Erkizia)

16:30. Exhibition as Editing Exercise (Nader Koochaki)

17:00. Nature Change (Kimia Kamvari)

17:30. Publicaciones Coop Argitalpenak, (Peio AgIrre)

18:00. Bolumetria arkitektonikoak (Joxean Muñoz)

18:30. Pure data (Oier Etxeberria)

19:00. Off your face (sandra Cuesta)