Sonakay musika taldearen kontzertua, argazkietan jasota

Erabiltzailearen aurpegia da hau Kulturaz kooperatiba | Kultura
2020ko ots. 3a, 10:17

Flamenkoz jantzi zen Sanagustin kulturgunea zapatuan, Sonakay musika taldearen kontzertuarekin. Euskarazko hitzak eta flamenkoa uztartu zituzten Sonakay osatzen duten bederatzi musikariek, eta Sanagustinera bertaratu ziren lagunek gogotik gozatu zuten  Donostiako taldearen emanaldiarekin. Kontzertuan zehar Albeto Beloki argazkilariak ateratako irudiak dira honako hauek. 

Sonakay Denontzat diskoaren bira amaitu berritan iritsi zen Azpeitira Sonakay, eta sortzen ari diren disko berriko zenbait abesti eskaini zituzten, aurrerapen gisa.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu