Eskutik eskura, bertakoa, garaikoa eta osasuntsua

Erabiltzailearen aurpegia da hau Kulturaz kooperatiba | Ekonomia
2020ko urt. 13a, 18:52

Ostalaritza zerbitzuan bertako produktuak eskaintzen hasi da Sanagustin kulturgunea Azoka 2.0 egitasmoaren barruan, Azpeitiko Azoka Plazarekin elkarlanean.

Azoka 2.0 egitasmoaren bidez, eskualdeko baserritarrek modu jasangarrian ekoiztutako kalitatezko elikagai osasungarriak zuzenean jatetxe eta jantoki kolektiboetara bideratzeko nahiz tokiko ekonomia sustatzeko sarea abian jarri da.

Alde batetik, hamabost ekoizlerekin lantaldea osatu da, askotariko elikagaiak eskaintzeko: barazkiak, fruta, esnekiak, elikagai elaboratuak, arrautzak eta ogia. Baserriari lotutako proiektu ekonomikoak bultzatzeko, nekazaritza industriatik kanpo, laborantza iraunkorra bermatzen duten oinarriak ditu. Bestetik, zenbait jantoki kolektibo eta jatetxe elkartu dira, tartean, Sanagustin kulturgunea.

Baserritarren lan baldintza duinen aldeko apustua egitea, landa eremu bizi bat sustatzea eta ingurumenarekiko oreka jasangarria bermatzea dira proiektuaren xedeak.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu