Tenpera eta Espagueti taldeen kontzertuekin itzuli da Katapulta Tour Sanagustinera

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2019ko urr. 14a, 13:43

Udako etenaldiaren ostean, Katapulta Tour Gipuzkoa egitasmoa iritsi zen Azpeitira atzo. Katapulta Tour zirkuituaren barruan, kontzertu bana eskaini zuten Tenpera eta Espagueti musika taldeek Sanagustin kulturgunean. Espagueti taldeak 2014an hasi zuen ibilbidea, eta pop "freskoa" eta "letra dibertigarriak" ditu lagun. 2015etik 2017ra hiru EP grabatu zituen Espaguetik, eta gaur egun laugarren grabazioa prestatzen ari dira. Bandcampen entzun daiteke EP3 deitu dioten abesti sorta. Tenpera, berriz, noise-rocketik eta rock alternatibotik hurbil dagoen eta 18-20 urte bitarteko hiru gaztek osatzen dute taldea da. Duela urtebete hasi zuten proiektua, eta harrezkero, Donostiako areto ezagunenetan jo dute.

Atzoko kontzertuak Katapulta Tour Gipuzkoaren sasoi honetako azken bigarren zuzenekoak izan ziren, eta hitzordu horretan ateratako argazkiak dira honako hauek. Argazki bilduma osorik, hemen

Azaroan izango dira Katapulta Tour egitasmoaren barruko Sanagustin kulturguneko azken kontzertuak. Raitx eta Flavio taldeek itxiko dute aurtengo kontzertu bira.