Hezurbeltzak taldearen kontzertua izango da igandean Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia da hau Kulturaz kooperatiba | Kultura
2019ko ira. 20a, 09:25

Igandean, hilak 22, Hezurbeltzak musika taldearen kontzertua izango da Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita. Joan zen otsailaren 23an ziren zuzenekoa eskaintzekoak, baina taldekide bat gaixorik zegoela eta, data atzeratu behar izan zuten. Hezurbeltzak taldeko musikariak prest daude datorren igande arratsa beren doinuekin goxotzeko. 

Hezurbeltzak proiektuak ibilbide luzeko eta nortasun eta izen handiko hiru artista bildu ditu eta bere zuzeneko emanaldietan musika gainditzen duen unibertso propioa sortzen da. Kantu eta testuetan besteak beste emigrazioa, gizarteko pertsonaia baztertuak eta horien inguruko istorioak plazaratzen dira, poetika, kritika, umorea eta edertasuna uztartuz eta atrezzo eta giro bakan baten baitan aurkeztuak. Eszenatokietan ohikoa ez den eskaintza berezia da Hezurbeltzak taldeak dakarrena.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu