Eneko Ibargureni elkartasuna eta babesa

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2019ko uzt. 24a, 18:26

Azpeitiko Kulturaz Kooperatibako Artezkaritza Batzordeak, 2019. urteko uztailaren 23an burututako bileran hartutako erabakiz, elkartasuna eta babesa adierazi nahi dizkio Eneko Ibarguren Agirre kooperatibako bazkideari.

Irailaren 16tik aurrera, euskal presoen babes taldeetako 47 kideren aurkako sumarioaren barruan epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean. Kooperatiba honetako bazkide ez ezik, Azpeitiko kultur eta gizarte mugimenduetako kide aktibo eta nabarmenetako bat izan da Eneko azken urteotan, eta herri mailan garatu diren hainbat eta hainbat egitasmotan, oso garrantzitsua izan da bere ekarpen eskuzabala.

Kulturaz Kooperatibak kulturaren aldeko lanean dihardu, herritar libreek egin eta herria kulturaz jantzi ahala denok libreago izateko xedez ari dena. Eneko ere libre behar dugu, beraz, langintza horretan, eta herrian.