Bonbon Beltz konpainia, Soreasun sormena lantzen

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2019ko mai. 22a, 12:03

Bosgarren urtez jarraian, martxan da Antzerki Sormen Egoitzen programa. Horrez gain, beste lau obraren sormen prozesuak garatuko dira datozen hilabeteetan herrian; tartean, Erika Olaizolaren Panpina etaXanti Agirrezabalaren Satiro.

Euskal antzerki sorkuntza sustatze eta sortze bidean diren proiektu eszeniko berrien bidelagun izaten jarraitu nahi dugu. Hori dela eta, bosgarren urtez jarraian, Antzerki Sormen Egoitzen programa jarri dugu abian. Joan den astelehenetik, Bonbonbeltz konpainia Lanaz eta xaharretaz antzerki obraren sormen prozesuan murgilduta dabil Soreasu antzokian. Adinekoak eta zaintza lanen inguruko kontuak ditu oinarri obrak; txotxongiloak eta antzerkia uztartuko dituzte bertan.

Horrez gain, beste lau obraren sormen prozesuak garatuko dira datozen hilabeteetan herrian: Erika Olaizolaren Panpina, Xanti Agirrezabalaren Satiro, Amaia Azpuruaren Behi kanibal baten memoriak eta Esti Curielen Zilbor Hestea (K). Horietako lauren emaitzak udazkenean ikusi ahalko ditugu, Euskal Antzerki Topaketen XXXVII. edizioaren barruan.