Pop, rock eta folk doinu goxoak protagonista, Nogenen eta Olatz Salvadorren kontzertuetan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2019ko api. 1a, 13:15

Pop, rock eta folk doinu goxo eta itsaskorretan korapilatu ziren joan den zapatu gauean Sanagustin kulturgunera bertaratu ziren ehunka lagunak. Nogen musika taldearen eta Olatz Salvador abeslariaren zuzenekoek goraino bete zuten Sanagustin, eta gogotik gozatu zuten haien doinuak entzutera bertaratu ziren entzuleek. 

Honako argazki hauek Kulturaz kooperatibak larunbateko kontzertuetan hartutako irudiak dira. Argazki bilduma osorik, hemen