Nomadak eta Dekot taldeen kontzertuak, irudietan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2019ko ots. 10a, 20:05

Kulturaz kooperatibak beste hainbat eragilerekin elkarlanean sustatzen duen Arkupehotsak egitasmoaren emaitza berri batez gozatzeko aukera izan zuten ostiral gauean Sanagustin kulturgunean elkartutako ikus-entzuleek. Oraingo honetan, kontzertu bikoitz ederra eskaini zuten kulturguneko Arkupean Nomadak talde bergarrak eta Dekot talde bizkaitarrak.

Bi taldeen emanaldiak irudietan jaso zituen Alberto Beloki argazkilariak. Hemen, argazki horietako batzuk; ondoko loturan, berriz, bilduma osoa ikus daiteke.