Izei eta Deus Ez taldeen kontzertuak, irudietan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2019ko urt. 7a, 18:32

Kulturaz kooperatibak sustatutako Arkupehotsak egitasmoaren barruan, kontzertu bana eskaini zuten Izei eta Deus Ez taldeek. Azpeitiko Izei metal taldea duela pare bat urte sortu zuten Joseba Eizagirrek, Pello Arribasek, Aritz Unanuek eta Aitzol Etxanizek. Musikaren munduan eskarmentua dute denek, baina ostiralean igo ziren aurrenekoz talde bezala Sanagustin kulturguneko agertokira. Deus Ez, aldiz, Gipuzkoako hiru musikarik osatutako taldea da, euskaraz abesturiko rocka ekoizten dute. 2016an sortu zuten taldea, aurrez talde ezberdinetan jotzen zuten hiru musikari elkartuta: Eric (gitarra eta ahotsa), Alex (baxua) eta Koldo (bateria) dira taldekideak. Rock, punk edota metal estiloak jorratzen dituzte melodia zainduekin eta indartsuekin. 

Arkupehotsak egitasmoaren bigarren edizioaren aurkezpena egiteko tartea ere hartu zuten ostiralean. Bertan izan ziren egitasmoa sustatzen duten Kulturaz kooperatibako eta Udaleko ordezkariak zein egitasmoan parte hartu duten zenbait artista. 

Joan den ostiralean Sanagustingo Arkupean eskainitako kontzertuetan hartutako argazkiak dira honako hauek. Irudiak Alberto Beloki argazkilariak ateratakoak dira. Irudi bilduma osorik, hemen