Necros Christos, Numen eta Extinction taldeen kontzertuak, irudietan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2018ko urr. 23a, 17:45

Joan den zapatuan Sanagustin kulturgunean izan genuen metal gau gordina argazkietan jaso du Alberto Belokik. Hauek dira argazkilari azpeitiarrak Necros Christos, Numen eta Extinction taldeen kontzertuetan harrapatu zituen irudietako batzuk. Ondoko loturan, berriz, ikus daiteke argazki bilduma osoa.

Ekaitz Garmendia eta Iban Hernandez azpeitiarren Extinction taldearen emanaldiko irudiekin eta musikarekin bideo hau ere osatu dugu, Kulturazek, Uztarriak eta Urola Kostako Hitzak elkarlanean gauzatutako Mikrouhinak ikus-entzunezkoen sortarako.