'De Simba a Kiara. El tributo del Rey Leon' ikuskizuna iritsiko da Soreasura

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2018ko ira. 19a, 14:13

Urriaren 28an eskainiko dute Azpeitian El Rey Leon musikalaren bueltan sortutako ikuskizuna. Sarrerak salgai daude dagoeneko Sanagustin kulturgunean zein kulturaz.eus webgunean.

El Rey Leon musikalean oinarrituta dagoen ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Soreasu antzokian, urriaren 28an: De Simba a Kiara: Tributo del Rey Leon. Adin guztietako pertsonei zuzendutako ikuskizuna da Soreasura iritsiko dena. El Rey Leon filmeko abestiak eta koreografia ikusgarriak ditu ardatz, ikus-entzuleak aho bete hortz uzteko modukoak. 

Emanaldirako sarrerak salgai daude dagoeneko, Sanagustin kulturgunean zein kulturaz.eus webgunean. Sarrerak 12 eurotan daude salgai. Egunean bertan soreasuko leihatilan jarriko dituzte eskuragarri, 15 eurotan. Ikuskizuna urriaren 28an izango da, 17:00etan hasita. 

Hona hemen aurrerapen bat:  

Hasi hemendik: 0:00