'Agorrila', ikuskizun koloretsua eta landua

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2018ko api. 16a, 20:40

Gero Axular dantza taldeak eskaini zuen Agorrila ikuskizuna iruditan jaso dugu, Alberto Belokiren argazkiekin (hemen, bilduma osoa ikusgai). Emanaldia oso txukuna, bizia, koloretsua eta landua izan zen, zuzeneko musika eta guzti. Orain artean jasotako iritziek ere ikus-entzuleei berdina iruditu zitzaiela pentsaraztera garamate. Honatx orain arte jaso ditugunak:

- Oso ikuskizun ona. Tradizioa garaikidea ere izan daiteke. Folklorea eta gaztetasuna, tandem ederra da.
- Oso polita. Zorionak!
- Bikaina. Dantza, musika, erritmoa... dena bikaina.
- Espektakulua bikaina izan zen, dantzariak, eszenografia, musika... orokorrean, guztia. Asko gustatu zitzaidan.