Soziedad Alkoholika eta Eraso taldeak Sanagustingo oholtzara igoko dira abenduaren 17an

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2016ko aza. 30a, 13:46

Denbora luzez zain egon ondoren, azkenean Sanagustinen izango ditugu Gasteiztarrak egurra ematen. Eta beraiekin diskoa atera berri duten zarauztar beti interesgarriak: Eraso!

Thrash, Hardcore, Metal, Punk… Horiek guztiak izango dira Sanagustin kulturguneko oholtzan, abenduaren 17an, 23:00etan hasita. Indarra eta konpromisoa bor-borka.

Eraso!-k, hogei urte bidean daramatzan laukote zarauztarrak, Kaiolatik ihes izeneko azken lana dakarkigu. Seigarren disko honek taldearen alde rockeroa nabarmentzen du, eta erraietatik ateratzen zaiena azaltzen dute estilo melodiko eta gordin baten bitartez.