The Ex eta Jupiter Jon taldeen kontzertuak, argazkitan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2016ko urr. 17a, 19:49

Jupiter Jon eta The Ex taldeak pasatu ziren ostiralean Sanagustin kulturguneko oholtzatik (argazki bildumaren egilea: Alberto Beloki. Mertzi!).

Proposamen desberdinekin, bi taldeek kontzertu interesgarria eman zuten. Bertaratu ginen 300 zaleok, kontzeptu desberdinak ikusi eta entzun ahal izan genituen.

Jupiter Jon-ek eman zion hasiera kontzertuari. Euskal talde berezi honek, bere musikaren bitartez, beste toki batera eramaten zaitu. Ohiko musika komertzialetik urrun, proposamen berri batekin etorri zen Sanagustinera. Mugarik ez duen taldea da Jupiter Jon eta berriz itzultzeko gogoz geratu dira bertako partaideak.

The Ex, berriz, 00:15 aldera hasi ziren eta lehen unetik erakutsi zuten beren maisutasuna. Ordu eta erdi inguruan, duten aldakortasun eta errekurtso desberdinez ekarritako proposamena entzun ahal izan genuen. Orokorrean kontzertu itzela eman zuten eta zaleek bi aldiz aterarazi zituzten oholtzara, emanaldia amaitu ez zedin. Irabazitako fama ona eta duten zuzeneko indartsua egiazkoak direla ikusi genuen.

Gogoratu, bestalde, hilabete honetan beste bi ikuskizun indartsu ditugula, urriaren 29an Divenire dantza emanaldia Soreasu antzokian, eta urriaren 30ean Depedro eta Mobydick taldeak Sanagustinen.