Kiko Venenoren kontzertua, iruditan

Erabiltzailearen aurpegia

Kiko Venenok joan den ostiralean, irailak 21, eman zuen kontzertuaren argazki bilduma sortu dugu, nola ez, Alberto Beloki lagun finaren irudiei esker; hemen jarri dugun hau eta beste 29 ikus ditzakezue bilduman. Kontzertuaz gozatzeko aukera izan zenutelakoan, ea argazkiak gustuko dituzuen. Hurrengo kontzertuak Di To Wo (ostiralean, Tuba Jaialdiaren baitan) eta The Ex+Jupiter Jon (urriaren 14an).

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide