Udara ondorengorako: The Ex

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2016ko eka. 28a, 15:11
The Ex.

Ibilbide luze eta oparoa duen Amsterdameko The Ex taldeak kontzertua emango du Sanagustin kulturgunean. 1979an jaio zen punk talde gisa baina, jazza, Afrikako musiken eraginak edo inprobisazioa ere jorratu dituzte, maisuki gainera.

Uda ondorena prestatzen gabiltza. Kontu interesgarri asko ditugu esateko eta joango gara apurka-apurka botatzen. Denetarik izango dugu, dantza, antzerkia, musika... Aurreratu dezakegu, eurek hala egin dutelako, kontzertu bereziaz goza ahal izango dugula urriaren 14an. Sanagustin kulturgunean zuzenean The Ex taldea izango dugu.

Hemen, informazio gehiago.