Dantza jauziak, iruditan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2016ko ots. 16a, 11:30

Mutxikoak antolatzen dituzte hilabeteko bigarren iganderako, Azpeitiko Kultur Mahaiak, Sanagustin Kulturguneak, Itsasi Euskal Kultur Taldeak, Sahatsa Dantza Taldeak eta Ikasberri Ikastolako dantza eskolak, elkarlanean. 

Joan den igandean ere egon zen dantzarako aukera, baina eguraldi txarra medio, Sanagustinen egin behar izan zituzten dantza jauziak. Jexux Artola ibili zen kamera eskuan argazkiak ateratzen. Hemen, igandeko dantza jauzien argazki bilduma.