Astelehenetako zine saioaren ordua 21:30ak izatea eskatu du gehiengoak

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2015ko urr. 20a, 19:17

Dakizuen bezala, astelehenetako zine saioaren ordutegiaren gainean galdetzen aritu gara. Zinezale batzuen iradokizunei jarraituz egin dugu galdeketa, bi bide erabilita. Batetik, Uztarria.eus atarian jarri genuen inkesta eta, bestetik, astelehenetako saioetan pasatu genuen galdetegia. Gaur egungo 21:30eko ordutegiak jaso ditu boto gehien. Irudian, Soreasun egindako galdetegiko emaitzak.

Uztarriako emaitzak (308 boto):

  • 20:00etan: %26.95.
  • 20:30ean: %26.95.
  • 21:00etan: %13.64.
  • 21:30ean: %32.47.

Soreasun egindako galdeketan 130 lagunek erantzun dute.