Exkissitos eta Ready Aim Fire taldeen kontzertua zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2014ko abe. 24a, 13:40

Urteko azken kontzertua izango da Sanagustin kulturgunean eta festa giroan amaitu nahi dugu. Kiss eta Deep Purple talde handien erreplikak egiten dituzten bi talde izango ditugu zuzenean, heavy eta rock musika eskaintzen. Sarrerak 6 euro ordaindu beharko da aurrez erosita, eta kulturgunean daude salgai jada. Egunean bertan, berriz, zortzi eurotan egongo dira.

Abenduan beste kontzertu bat ere izango da, kasu honetan, Soreasu Antzokian. Gontzal Mendibilek bere azken lanaNire bihotzak zure begiak ditu du izenburu eta "erraietatik" ateratako diskoa dela adierazi du hedabideetan. Sarrerak salgai daude herriko hainbat puntutan; kulturgunean ere bai. Abenduaren 30ean, 22:00etan.